beriliosi
iz. Med. Berilioaren edo berilioz osatutako gaien hautsak edo keak sortutako pneumokoniosia. Berilio meatzetan, berilioa lantzen edo urtzen diharduten langileek izaten dute beriliosia. Kronikoa denbora luzean berilioarekin arituta sortzen da; arnasketarako zailtasuna eta eztula ditu ezaugarri, besteak beste, eta zenbait gorputz atalen kolorea urdindu egin ohi da. Arriskutsua da era honetako beriliosia, eta oso komenigarria da berilioa lantzen duten langileak hartatik babestea. Larria berilioa arnastu eta denbora gutxira azaltzen da, arnasean hartutako berilio kopurua handia denean; pneumonitis larria du ezaugarri nagusia.