Beriain
Nafarroako udalerria (Iruñeko merindadea). 1998ko datuen arabera, 2.286 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago. Bertan dago Potasas de Navarra enpresa. v San Donato izenaz ere ezagutzen den gailurra. Andia mendilerroko gailur garaiena da (1.494 m). Gailurrean San Donato ermita dago. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago.