Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bering

edo Behring itsasartea. Alaska (AEB, Amerika) eta Siberiako ipar-ekialdea (SESB zena, Asia) banatzen dituen eta Ozeano Artikoa (Txuktxek itsasoa) eta Ozeano Barea (Bering itsasoa) lotzen dituen itsasartea. Vitus Bering-ek aurkitu zuen 1728an eta Cook-ek esploratu zuen 1778an. McClure-k (1850, ipar-mendebaleko igarobidea) eta Nordenskjöld suediarrak (1879, ipar-ekialdeko igarobidea) egin zuten aurkikundea.