berilo
iz. Kim. Prisma itxurako kristaletan azaltzen den minerala, berilio eta aluminio silikatoz, silizez eta oxigenoz osatua dagoena (Be3Al2Si6O18). Mineral honetatik soilik atera daiteke berilio metala. Kolore distiratsua du beriloak; izan daiteke berdaxka, urdinxka edo horixka, eta baita kolorgea ere, gardena, alegia. Harri bitxia da; esmeralda, esaterako, berilo mota bat da.