Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

berilio

iz. Miner. Metal zuri, gogor eta andeakaitza, magnesioaren antzekoa (Be; at.-z. 4; at.-m. 9,01). 1280-1300° C-an urtzen da. Zapore gozoa du eta hori dela eta gluzinio izena ere eman izan zaio. Altzairua baino gogorragoa da eta ez da erraz herdoiltzen. Industrian zientzia tresnak, lanpara fluoreszenteak eta abar egiteko erabiltzen da. 1797an Vauquelinek aurkitu zuen berilio oxidoa, Peruko esmeralda batzuk aztertzen ari zela. Nilson-ek eta Petterson-ek aurkitu zituzten berilioaren atomo zenbakia eta balentzia. Ipar Ameriketan, Afrikan eta Europan azaltzen da.