Beriain, Joan
Nafarroako idazlea (? - 1638). Uterga eta egun husturik dagoen Olandain herrietako abadea izan zen. Bi liburu idatzi zituen, bi hizkuntzatan biak: Doctrina Christiana (1626) eta Tratado de cómo se ha de oír misa (1621). Bere liburuetan goi-nafarrera erabiltzen du, Iruñea aldeko euskara, berak dioen bezala “eliz barruti honetan gehien ulertzen eta mintzatzen dena baita”..