Bergström, Sune
Biokimikari suediarra (Stockholm, 1916 - Stockholm, 2004). Stockholmgo Errege Institutu Karolinjioan ikasi zuen, eta gero biokimikako irakaslea izan zen ikastetxe horretan. Prostaglandinak ikertu zituen, eta bera izan zen hormona horiek forma puruan bakartu zituen lehena. 1982an, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria eman zioten, prostaglandinen fisiologiari eta biokimikari buruz egindako ikerlanengatik.