Beobide de Goiburu, Julio
Eskultore gizpuzkoarra (Zumaia, 1891 - 1969). Jose Maria musikagilearen anaia. Ikasketak Bilbon egin ondoan, Frantzian eta Italian ibili zen bertako teknikak ezagutzearren. 1936. urtean berak eginiko bustoen lehen erakusketa egin zuen Donostian. Erretratu eta irudi erlijiosoak egin zituen, batez ere. Harenak dira, besteak beste, Zumaiako Santiago elizako Kristoa, Añorgako parrokiakoa, Valle de los Caídos-ko Santa Cruzekoa, Texas-ko San Juanekoa, Montevideokoa, Toledokoa, etab.