Benvenuti, Nino
Boxeolari italiarra (Trieste, 1938). 1960an welter pisuko urrezko domina irabazi zuen Erromako Olinpiar Jokoetan. 1963an pisu ertaineko Italiako txapelduna izan zen, eta 1967an kategoria horretako munduko txapelduna. Superwelter pisuko munduko txapelketa ere irabazi zuen, 1965ean. 1971n bertan behera utzi zuen boxeoa. Bere karreran jokatutako 90 borroketatik 82 irabazi, 1 berdindu eta 7 bakarrik galdu ditu.