Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beobide, Iñaki

Euskal kazetaria eta argitaratzailea (Zumaia, 1934 ). Bilboko Maestria Eskolan egin zituen ikasketak. Euskaltzain urgazlea da. Bere kazetaritzarako eta teatrorako zaletasunak «Jarrai» antzerki taldea sortzera eta hainbat aldizkaritan lan egitera eraman zuen. Eskoletarako liburu irudidunak argitaratu zituen: Margo Ederdun Entziklopedia, Gauza Harrigarriak, Asterix. Euskal komunikabideetan jardun du lanean.