Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beobide, Krispin

Euskal idazlea (Azkoitia, 1848 - Tolosa, 1891). Frantziskotarra. 1884. urtean Tolosako komentuko nagusi izendatu zuten. Urtebete geroago bere lan nagusia eman zuen argitara: Asis-co loria edo Francisco Santu aundiyaren eta pobrien aita-lenaren bizitza, 562 orrialdekoa. 1966. urtean Auspoa Bildumak bere lanaren bigarren argitalpena plazaratu zuen Asis-ko loria izenburupean.