Ingeniari alemana (Karlsruhe, 1844 - Ladenburg, 1929). Bi aldiko gas-motorra (1878) egin ondoren, hiru gurpil, lau denbora eta abiadura bakarreko ibilgailua egin zuen, eta 1886an Daimler-en laguntzarekin gasolina motorra hornitu zuen. 1926an Benz eta Daimler elkarteak batu ziren.