Benveniste, Émile
Frantses hizkuntzalaria (Alep, 1902 - Paris, 1976). Indoeuroparraren gramatika konparatuaren alorrean nabarmendu zen. 1929tik aurrera École des Hautes Études delakoan irakasle izan zen eta 1937az gero Collège de France ikastetxean. Lexikologia ikuspuntu estrukturala erabiliz aztertu du. Zenbait lan: Essai de grammaire sogdiane, Gauthiot-ekin batera (1929); Les infinits avestiques (1935); Noms d’agent et noms d’actions en indo-européen (1948); Vocabulaire des institutions indoeuropéenes (1969). v Benvenistek hizkuntzalaritzan egin dituen ekarpen garrantzitsuenak Problèmes de linguistique générale (1966, 1974) lanean bildu dira. Saussureren zeinuaren teoria berritu zuen, mintzatzailearen eta bere diskurtsoaren arteko harremanak aztertuz sintaxia aberastu zuen, eta hipotesi teoriko garrantzitsuak proposatu zituen semiologian.