Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

benus

iz. Zool. Soinbera lamelibrankio genero bat, beneraren familiakoa eta horri izena ematen diona; neurri berekoak ez diren sifoi urrunkorrak ditu, eta oin handi bat, triangelu tankerakoa, arrautza itxurako maskor sendo eta arrasto kontzentrikodunaren barruan. Edozein itsasotan izaten da, ertzetik gertu eta harea azpian, baina ez oso sartuta.