Benlliure i Gil
Valentziako artista familia baten izena. v Josep. Pintorea (Cañamelar, 1855 - Madril, 1937). Eguneroko bizimoduaren pintore izan zen baina, erlijio-koadroetan ere nabarmendu zen. v Joan Antoni. Margolaria (Valentzia, 1860 - Madril, 1930). Josepen anaia, erretratugile gisa nabarmendu zen. v Marià. Eskultorea (Valentzia, 1862 - Madril, 1947). Aurrekoen anaia, bere garaiko eskultorerik onentsuenetakoa da. Errealismoaren barne kokatzen diren lan anitzen egile da, eta eskultura mota ugari egin zuen: zezenketaren ingurukoak, erlijiozkoak, erretratuak, ijito emakumeak, haurrak, monumentuak. Benlliureren lana da Gayarreri egindako hilobia, Erronkarin.