Benjamin, Richard
Estatubatuar zinema zuzendari eta antzezlea (New York, 1938). Hasieran, antzezlea izan zen, New York Shakespeare eta Beverly Hillseko Canon Theatre antzokietan. Gero, telebistako eta, batez ere, zinemako antzezle gisa aritu zen. Arlo horretan, hauek dira Bejaminen lanik aipagarrienak: He and She telesaila (1967), Mike Nicholsen Catch 22 filma (1970), Herbert Rossen Bikote zoroa filma (1975), Howard Zieffen Alarguna filma (1978), Quark telesaila (1978), Packin’ It In (1983) eta The Pentagon Wars telesailak (1998). 1982az geroztik, film ugari zuzendu ditu, hala nola Nire urterik gogokoena (1982), Nire neska estralurtarra da (1988, Kim Basinger-ekin), Made in America (1992) eta Mrs. Winterbourne (1995).