Benn, Gottfried
Alemaniar idazlea (Mansfeld, Prusia, 1886 - Berlin, 1956). Elizgizon protestante baten semea, letra eta medikuntzako ikasketak egin zituen. Sendagile izan zen lanbidez. Nietzscheren eta espresionismoaren eragina izan zuen. Poema liburuetan mendebaleko zibilizazioa gaitzesten du, aurrerapenaren mitoa salatuz: Morgue (1912), Sonne (Eguzkia) (1914), Flesch (Haragia) (1917), Schutt (Hondakinak) (1919). Nazismoaren aldekoa 1937 arte, ideologia horretan herria geldotasunetik aterako zuen berrikuntza aurkitu uste baitzuen. Hitz lauzko lan nagusiak: Artea eta agintea (1934), Estatu berria eta intelektualak (1933). Azken lanetan artearen baitan jartzen du kaosa eta nihilismoa gainditzeko esperantza: Zatikiak (1951), Destilazioak (1953).