Benjamin, Walter
Alemaniar literatura kritikaria (Berlin, 1892 - Portbou, 1940). Haren lanen artean nabarmentzekoak dira Paris, XIX. mendeko hiriburua; Hitzaldi etenak; Argitasunak, etab. Judua izanik, 1933an Parisa erbesteratu zen eta alemanek Frantzia hartzean Espainiara iragan nahi izan zuen, baina Espainiako poliziak nazien eskuetan utziko zuelakoan, bere buruaz beste egin zuen.