Becker, Boris
Tenis jokalari alemaniarra (Liemen, 1967). Hemezortzi urte bete gabe zituela Wimbledon saria irabazi zuen. 1986an berriz ere garaile izan zen, Wimbledonen, Ivan Lendli aurrea hartuta. 1988an Davis Kopa irabazi zuen suediarren kontra (Stefan Edberg eta Mats Wilander). 1989an Wimbledon irabazi zuen hirugarrenez, eta baita Davis Kopa ere.