Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

assiniboin

izond. eta iz. Sioux familiako indiar herri batekoez esaten da (Mississippi aldeko siouxak). Mintzairaz dakota herriari loturik ageri badira ere, aspaldi bereizi ziren haiengandik. Winnipeg aintziraren inguruko lurraldeetan bizi zirelarik, alde egin behar izan zuten mendebaldera, Kanadako Saskatchewan eta Assiniboine ibai haranetara. Egun, Albertako (Kanada) eta Montanako (AEB) erreserbetan bizi dira.