Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Assur

Antzinako Asiriako hiria (Qal’at Xergat hiriko hondakinak, Tigris ibaiaren eskuinaldean). K.a. III. bostehungarren urtetik aurrera bizi izan zen jendea bertan. Asiriako hiriburua izan zen K.a. IX. mendea bitartean (Nimrud eta Ninive izan ziren ondoren hiriburuak). Mediarrek kiskali zuten (K.a. 614). W. Andrae ikerlariak egin zituen han lehen indusketak. || Mit. Antzinako asiriarren jainko gorena, herri hartako mitologian hatsapen sortzaile arra zena.