Assaad, Fawzia
Egiptoar idazlea (Kairo, 1929). Sorbonako Unibertsitatean eskuratu zuen Filosofiako doktoregoa eta Kairoko Unibertsitatean filosofia irakaslea izan da. Lanbide hura bertan behera utzi zuen, ordea, bere senarrarekin batera jarduteko Munduko Osasunaren Erakundeak hari ezartzen zizkion zereginetan. Idazlanei dagokienez, Assaadek hainbat saiakera filosofiko idatzi zituen lehenik, egunkari ospetsuetan, baina gero eta arreta gehiago erakutsi zuen mitologiarako eta eleberrigintzarako. Saiakeren artean azpimarratzekoak dira, besteak beste, Sören Kierkegaard, existentzialismoaren aita (1960), Gizakiaren aroa (1986), Freud eta mito egiptoarrak (1997). 1975ean eman zuen argitara bere lehen eleberria, Egiptoarra, eta harrezkero eleberrigile gisa nabarmendu da nagusiki. Lehen eleberri hartan, ondorengoetan bezala, klase desberdinen deskribapena egiten du, kasu honetan jatorri desberdineko zenbait emakumeren bizitza harturik kontagai. Bere eleberrietan Egiptoko gizartearen konplexutasuna erakusteko grina nabarmentzen zaio; gizarteko klaseen deskribapena egiten du, musulman eta kristauena, eta deskribatzen ditu orobat, sinesmenak, ohiturak, umorea, politika… Bere lan guztietan, bestalde, antzinako Egipto eta gaur egungo Egipto modernoa uztartzen ditu. Eleberri aipagarriak ditu, orobat, Haurrez eta katuez (1987), Egipto eta Israel arteko guduaz mintzo dena, eta Luxorko Etxe Handia (1992), turismoak, gerrek, lapurretek, bizitza modernoko gorabeherek… egiptoarren ondare kulturala nola arriskuan jartzen ari diren erakusten duena. Literaturan ez ezik, politikagintzan ere nabarmendu da Assaad, eta besteak beste espetxeratutako idazleen alde jardun du, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordean.
- Asplinda
- asplinio
- Asporina
- Aspurtz
- Assa
- Assaad, Fawzia
- Assad, Hafez al
- Assam
- assamera
- assamiera
- assiniboin