Assam
Indiako ekialdeko estatua; oihan lurralde menditsu eta tropikala da. Mugak: Txinako Yunnan eta Himalaia, iparraldean; Birmania, hegoaldean eta ekialdean; Bangla Desh, mendebaldean eta Bhutan ipar-mendebaldean. Brahmaputra ibaiak zeharkatzen du. 78.523 km2 eta 19.902.826 biztanle (1981). Hiriburua: Disput. Hiri nagusiak: Gauhati, Shillong. n Ekonomia. Gutxi ustiaturik egon arren, oihanak esportaziorako zura ematen du. Arroza (2 milioi tona inguru), jute, te, azukre kanabera; ziapea; laranja. Industria oso gutxi garatu den arren, petrolio findegi bat dago Digboi hirian. v Biztanle tibeto-birmaniarrek jendeztaturiko Indiako estatu honetarako sarbideak guztiz zailak dira. Tribu nagusiak (nagak) burujabetasuna aldarrikatu eta Indiako armadaren aurkako borrokan dihardute aspaldidanik. Txinak, bestalde, beretzat nahi du Assam iparraldea. Assam munduko lurralde euritsuena da (11.000 mm urtean).