Assurbanipal
Asiriako erregea (K.a. 669-631 ?). Assarhaddonen semea, Tiroriak hartu zituen. Elamen etamediarren aurka, eta Babiloniako errege zen Shamash-shumukin anaiaren aurka ere ibili zen borrokan, eta, hiriari su eman ondoren, azken hori bere burua hiltzera eraman zuen (K.a. 648). Elam herria menderatu zuen Susa hirian egindako lapurretan (K.a. 640). Berak zuzenean parte hartu gabeko garaipenak izan ziren horiek, gero Niniven ospatuak, gogo biziagoa erakutsi baitzuen ehizarako eta, batez ere, Niniven osatu zuen liburutegirako (zibilizazio sumeriar-arkadiarreko eta babiloniarreko lan nagusiak gordetzen dituzten buztinezko 22.000 adreilu, gaur egun Londresko British Museumen daudenak).
- assamiera
- assiniboin
- Assiniboine
- Assuan
- Assur
- Assurbanipal
- Assurnazirpal II
- asta-
- Asta
- astagaitz
- astaizpiliku