Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Assuan

(Antzina Syene) Goi Egiptoko hiria, Nilo ibaiaren eskuinaldean dagoena. 182.700 biztanle (1985). Elefantina uhartearen aurrean eta ingelesek 1902an Assuanen eraiki zuten lehen urtegitik hurbil (5.300.000.000 m3-ko aintzira). Bigarren urtegia, izugarria, 6’5 km gorago eraiki zen, sobietarren laguntzaz (Sadd el-Ali, 1954-1971). Assuan Goi Egiptoko turismo gunerik garrantzitsuenetakoa da. Askotariko industria, zentral hidroelektrikoa, ongarri nitrogenodunak. Burdin eta aluminio lantegiak guneak eraikitzekotan dira bertan.  v  Historia. Antzinako Syene (Egiptoeraz, Suanit, «merkatua»), Elefantina uharteko merkatua zen, granito gorri edo sienita harrobiek ospetsu bihurtu zutena. Hiri militar garrantzitsua erromatarren garaian, hura utzi eta alde egin zuten bertako biztanleek arabiarrak iritsi zirenean.