Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ashanti

Mendebaldeko Afrikan dagoen Ghana Errepublikako herrialdea. Antzina estatu bat osatzen zuen. 25.220 km2; 1.109.100 biztanle. Hiriburua: Cumasia. Volta Beltza ibaiaren adarrek ematen diote ura lurraldeari, eta han ustiatzen da Ghanako kakao gehiena. Urre meatzeak ere ugariak dira. Landaredi aberatsa du: hegoaldean oihana eta iparraldean, berriz, sabana da nagusi. XVII. mendean sortu zen erreinua. Britainiarren esku egon zen 1869tik, eta haien aurka antolatutako altxamendu guztiak deuseztu egin zituzten britainiarrek. 1957an Ghanako Estatu Askean sartu zen lurraldea.