Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

asfodelo

iz. Bot. Baratxuriaren generoko landarea. Bi urte baino gehiago irauten du bizirik eta sustrai erraboildunak ditu; hostoak lerro edo lantza formakoak dira. Loreak landarearen muturrean, eta multzoetan jaiotzen dira, kolore zuria dute eta petalo bakoitzean marra gorrixka bat izaten dute. Udaberrian loratzen da. Fruituak ontzitxo modukoak dira, haziak dituztelarik barruan. Sei bat mota dira asfodelo generokoak, anbulu zuria horien artean. Anbulu zuriak lore zuriak ditu eta Mediterraneo aldean hazten da. Azaleko eritasunak sendatzeko erabili izan da sustraia.