Ash’Ari (Abu Burda ‘Amir al-)
Islamiar teologoa (Basora, 873 - Basora, 935). Eskolastika ortodoxoaren sortzailea. Mutazailiarren arrazionalismoaren eta sunniten fideismoaren artean kokaturik, ortodoxiaren oinarrien alde egin zuen. Jainkoaren transzendentzia, Jainkoaren dohainen errealitate direla, dohain horiek esentzia ez bezalakoak izaki, eta Jainkoak ongiaren eta gaizkiaren gainean erantzukizun zuzena duela baieztatu zuen. Haren dotrinaren arabera, Korana Jainkoaren betiereko hitza da, hasierarik eta amaierarik gabea.
- asfalita
- asfalto
- asfixia
- asfodelo
- asfodeloideo
- Ash’Ari (Abu Burda ‘Amir al-)
- ashanti
- Ashanti
- Ashbery, John
- Ashcroft, Peggy
- Ashe, Arthur Robert