ashanti
iz. Etnogr. Afrikako ekialdean bizi den beltz tribua; Ghana errepublikan, izen bereko lurraldean, bizi den taldea. Herri nekazaria da, teknologia aski aurreratua duena. Famatua da ashantien artea, Ashagiko meatzetan lortzen zuten urrearen pisua neurtzeko egiten zituzten letoizko tresnak batez ere. XVIII. mende ingurukoak dira aurkitu diren pisuak, irudi ederrez horniturikoak. Urrea eta zura ere lantzen zuten, baina gai horiekin egindako lanak ez dira hain garrantzitsuak. 800.000 lagun inguru dira gaur egun.