Antonio Handia, Santua
Anakoreta egiptoarra (Qeman, Egipto Garaia, 251 - Qolzum, Itsaso Gorriaren ondoan, 356). Eremutar deitua, monasterio bizitzaren fundatzaileetakoa. Beni Suef-eko nekazari aberatsa, hogei urterekin pobreen artean banatu zituen bere ondasunak eta Tebaidako basamortura joan zen. Tradizioan oso ezagunak diren ikuskariak eta tentaldiak pairatu zituen basamortuan iragan zituen lehen 15 urteetan. Eragin handia izan zuen eta Egiptoko basamortuak haren jarraitzailez bete ziren. v Jaia, urtarrilaren 17a.