Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antón, Abel

Espainiar atleta (Ojoel, Soria, 1962). Distantzia ertaineko lasterkari gisa hasi zen eta distantzia luzeko saioetan espezializatu zen pixkanaka. 1994tik aurrera izan zituen bere lasterkari karrerako momentu onenak. Urte horretan Helsinkin egin zen Europako Atletismo txapelketan, 30 urte baino gehiago zituela, brontzezko domina irabazi zuen 5.000 metroko lasterketan, eta urrezkoa 10.000 metrokoan. 1996an Atlantako Olinpiar Jokoetan hamahirugarren geratu zen 10.000 metroko finalean. Urte berean bere lehenengo maratoian parte hartu zuen Berlinen eta irabazi egin zuen. 1997an lehena izan zen Seulgo maratoian ere. Urte berean, Grezian egin zen Munduko Atletismo txapelketan urrezko domina irabazi zuen eta munduko txapeldun atera zen. Urte horretan, gainera, Espainiako maratoi selekzioak, zeinetako kidea baitzen Antón, Príncipe de Asturias saria jaso zuen. 1998an, Londresko maratoia irabazteaz gainera, bere marka hautsi zuen.