Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antonino Pio

(Lat. Titus Aurelius Fulvius Antoninus Pius) Erromako enperadorea, Hadrianoren ondorengoa (Lanuvium, 86 - Lorium, 161). Enperadore 138tik 161era arte izan zen. Haren politika moldeari jarraituz, ez zuen inolako konkista ekinaldirik egin, nahiz eta mugako lurraldeak indartu zituen. Oreka ekonomiko eta sozialaren erdian, bake giroan bizi izan zen Inperioa Antonino Pioren garaian.