Antonescu, Ion
Errumaniar mariskal eta politikaria (Piteschi, Valakia, 1882 - Bucarest, 1946). Armadako buruzagi nagusi 1933. urtean, 1938an Gerra ministro izendatu zuten eta 1940an utzi zuen kargua, erregearen aurkari agertu ondoan. Mikel I.aren erreinaldian, Antonescuk aginpidea hartu eta diktadura faxista ezarri zuen, bere burua conducator izendatuz. Alemaniako nazien laguntzaz, Sobietar Batasunaren aurkako gerra abiarazi eta Besaravia eta Bucovina probintziak berreskuratu zituen. 1944. urtean, errusiarrak Errumanian sartu eta, atxilotu eta gero, herri auzitegi batek epaitu eta fusilatu zuen Antonescu.