Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antonio Paduakoa, Santua

Frantziskotarra (Lisboa, 1195 - Padua, 1231). Afrikan, Italian eta Frantzian predikaria, eliz hizlaria, anaidien sortzailea, teologoa eta gobernu gizona. Italian San Frantzisko ezagutu zuen. Aszetika eta mistika liburuak idatzi zituen, haren sermoi guztiak argitaratu zirelarik. Santu horrenganako debozioa laster zabaldu zen herritarren artean; bere bizitza elezaharrez inguratua azaltzen da. Pio XII.ak Elizako Doktore izendatu zuen 1946. urtean.  v  Jaia, ekainaren 13a.