Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antón, Gonzalo

Arabar sukaldaria. Hamalau urterekin sukaldaritzan hasi zen, eta 1973. urtean, Euskal Sukaldaritza Berria higikundearen barruan, Dickens jatetxea ireki zuen. Behin hango lanak amaituta, jatetxe berria sortu zuen 1984an, Zaldiaran izenekoa. Patxi Ezeiza buru du taldeak sukaldean, eta goi mailako jatetxe bihurtu du Zaldiaran.