Departamento de Cultura y Política Lingüística

nitrosamina

iz. Kim. Bere egituran -N-NO erroa duen gai organikoa, aminak nitrogeno oxidoekin edo nitritoekin erreakzionatzean eratzen dena. Nitrosoamina izenez ere ezagutzen da. Formula orokorra R2N-NO da; hor, R2, edozein sail organikoren adierazlea da. Nitrosaminak kartzinogeno indartsuak dira animalientzat, eta nitrosamina eratzeko lehengaiak animaliek ekoizten dituzten janari askotan daudenez (haragian, arrautzetan etab.), asko aztertu da gai kimiko hauek gizakiengan zer eragin duten. Egin diren ikerketen arabera ezin esan daiteke haragiak ontzeko erabiltzen diren nitritoek gizakiarengan ondorio kartzinogenikorik dutenik. Animaliengan kartzinomak sortzen dituztelako aztertu diren nitrosaminen artean dimetilnitrosamina, (CH3)2N-NO, eta dietilnitrosamina, (C2H5)2N-NO, daude. Biak isurkariak dira.