Departamento de Cultura y Política Lingüística

nitrurazio

iz. Kim. Metalurgian, amoniakozko atmosfera batean berotuz, aleaziozko altzairuen gainazala gogortzeko erabiltzen den prozesua. Altzairuak 500 °C-tan eta amoniako atmosferarekin dagoen labean sartzen dira eta han denbora luzez edukitzen. Amoniakoa deskonposatzean eratzen den nitrogenoak (2 NH3 ® N2 + 3 H2) altzairuen gainazaleko osagaiekin erreakzionatzen du, eta nitruroak eratzen. Hauek gogortasunaren eragile dira. Nitrurazioa egiteko erabiltzen diren altzairuek aluminioa, kromoa, molibdenoa edo banadioa eta gisako gai bereziak dituzte. Zementazioaren tankerako prozesua da. Higadurarako erresistentzia handia izan behar duten piezetan erabiltzen da nifrurazioa: enboloen ardatzak, motorren zilindroetako azala, ihes-balbulak, metrologian erabiltzen diren piezak etab.