Departamento de Cultura y Política Lingüística

nitroparafina

iz. Kim. Hidrokarburo ase baten, hots, parafina baten, nitrazio bidez eratzen den gai organikoen saila (R-NO2). Nitroparafinak disolbatzaile onak dira zelulosarentzat, erretxin sintetikoentzat eta gai natural ugarirentzat. Isurkari pozoitsuak eta sukoiak dira. Hauen artean ezagunena nitrometanoa da (CH3-NO2); metanoaren nitrazioz lortzen da presio handietan; lehergai indartsua da, eta propultsio bidezko hegazkinetan erabiltzen da. Beste nitroparafina ezagun batzuk nitroetanoa eta nitropropanoa dira. || ik. nitroeratorri.