Departamento de Cultura y Política Lingüística

nitroglizerina

iz. Kim. Glizerolaren nitratze bidez lortzen den lehergai indartsua (glizeriloaren trinitratoa). Molekulak hiru talde nitrato ditu (CH3NO3-CH3NO3-CH3NO3). A. Sobrero-k aurkitu zuen 1847an. Egoera garbian isurkari koloregabea bada ere, normalean kolore horia izaten du, nahiko likatsua da eta 1,6 g/cm3-ko dentsitatea du. 13 °C-tan izozten da. Pozoitsua da. Jotzen denean lehertu egiten da, eta horregatik nitroglizerinaren ekoizpena arriskutsua izan da denbora luzean; gaur egun, ordea, arrisku hori ia desagertu da, segurtasun sistemei esker. Glizerinak eta azido nitriko eta azido sulfuriko nahaste batek erreakzionatzean eratzen da. Ziur aski munduan gehien ekoizten den lehergaia da. Nobelek 1870. urtean asmatu zuen dinamitaren jatorrizko osagai eragilea da, eta 1880. urtean tunelak eraikitzeko erabiltzen zen. Kerik gabeko bolbora askoren osagai gisa erabiltzen da. Nitroglizerinak baditu erabilpenak medikuntzan ere odol hodiak zabaltzeko, bihotzeko minaren kontra etab.