Departamento de Cultura y Política Lingüística

nitrozelulosa

iz. Kim. Kotoi eran edo paper ore eran dagoen zelulosaren eta azido nitrikoaren eta azido sulfurikoaren arteko erreakzioaz lortzen den gaia. Zelulosa nitrato izenez ere ezagutzen da. Kotoiaren antzeko gai solidoa itxura zehatzik gabea da. Azidoen kontzentrazioa, tenperatura, erreakzio denborak eta zelulosa eta azidoen arteko proportzioa kontrolatuz oso gai desberdinak lortzen dira. Nitrogeno proportzio txikia (% 10 edo gutxiago) duen nitrozelulosa laken oinarri gisa erabiltzen da. Koloidoia eta piroxilina ere nitrogeno proportzio txikia duten nitrozelulosak dira. Nitrogenoaren proportzioa % 14 inguruan duten nitrozelulosak lehergai indartsuak dira. Nitrozelulosa mota guztiak sukoiak dira. Aipatu direnez gainera, suzirien bultzatzaile gisa, inprimerietako tinten oinarri gisa, lehergai indartsuak eta koloideak ekoizteko erabiltzen da, besteak beste.