Departamento de Cultura y Política Lingüística

nitroso, azido

Kim. HNO2 formula duen gai kimikoa. Ur disoluzioan bakarrik ezagutzen da, eta bakartzeko ahaleginak egiten direnean deskonposatu egiten da: 3 HNO2 ® 2 NO + HNO3 + H2O. Hala ere, azido nitrosoaren gatzak, nitritoak, oso egonkorrak dira. Azido nitrosoaren disoluzioak erreduktoreak eta oxidatzaileak dira aldi berean. Azido nitrikoa, ur oxigenatua, permanganatoa eta bioxido metalikoak erreduzitzen ditu, eta potasio ioduroa, azido sulfurosoa eta gatz ferrosoak oxidatzen. Koloregaien industrian oso erabilia da diazoerreakzioetan, eta bere gatzak, nitritoak, gai komertzialak dira. ik. nitrito.