LITERATURA LANAREN ILUSTRAZIOA
Irabazlea: Sara Morante
Izenburua: La flor roja
Argitaletxea: Nevsky Prospects
18.000 euroko saria eta 4.000 euroko lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
- Iban Barrenetxea, epaimahaiburu
- Elena Odriozola, epaimahaikide
- Nuria Hernández, epaimahaikide
- Begoña Medel, epaimahaikide
- Iker Ayestaran, epaimahaikide
- Marta Merino, epaimahaiko idazkaria (botorik gabea)
EPAIMAHAIAK IKUSITAKO MERITUAK
Sara Morantek La flor roja lanaren testuei buruz egiten dituen interpretazioek, zerbait gehiago kontatzen digute, mundu zapaltzailearen erotasunera eramango gaituzte. Ilustrazioak testuarekin enpatizaten duen moduan, badago gogo-aldartea islatzeko eta igortzeko gaitasun handia.
Estetika pertsonala, estilo berezia, testuren erabilera, egoeraren arabera egokitutako perspektiben eta tamainen aldaketa nabarmendu behar dira. Ilustratzailearen baliabide pertsona eta adierazgarria gorriaren erabilera da, eta liburu honetan hari gidaria eta oso egokia da.
Finalisten artean, Juan Luis Landaren konposizio zinematografikoak eta konplexutasun teknikoa, Maite Gurrutxagaren interpretazio sintesirako gaitasuna, narrazio poetikora egokitutako Yolanda Mosqueraren gama kromatiko orekatu eta atsegina eta Leire Salaberriaren estetika ditugu.
SARITUTAKOARI BURUZKO HAINBAT DATU
Sara Morante (Torrelavega, 1976).
Sara Morante Espainian eta Irlandan Arte Aplikatuak ikasi zituen eta Herbert-en litografiako tailer batzuetara joan da (Arteleku, Donostia). 2008an Kantabriako Gobernuaren Gazte Arteko Sari Nazionala (ilustrazioaren kategoria) jaso zuen eta bere lanak 2009ko Gijon Hiriko Litografiako IV. Sari Nazionalean, 2009ko Vitoria-Gasteizko Inmersiones-en eta Gasteizko Zuloa Espazioan (2010ean Good Shi(r)t-eko ilustrazio irabazlea) aukeratu dira eta hantxe erakutsi dira.
Ondoko liburuen ilustrazioak egin ditu: Diccionario de literatura para esnobs, Fabrice Gaignaultena; Los Zapatos Rojos, H. C. Andersenena; La Flor Roja Vsévolod Garshinena; Xingú, Edith Whartonena; Señal, Raúl Vacasena; Los Watson, Jane Austenena, eta Casa de Muñecas, Patricia Esteban Erlesena. Gainera, prentsan eta publizitatean kolaborazio batzuk egin ditu, eta ‘Rara Avis’ ilustraziogile eta idazle arabarren erakusketa antolatu zuen Arabako Foru Aldundiarentzat. Hendaian bizi da.
LA FLOR ROJA
FINALISTAK
- Maite Gurrutxaga. "Bat-batean krispetak". Argitaletxea: Alberdania
- Yolanda Mosquera. "ABCD berri bat". Argitaletxea: Mezulari
- Juan Luis Landa. "1512. in memoriam". Argitaletxea: Erein
- Sara Fernández Morante. "Los zapatos rojos". Argitaletxea: Impedimenta
- Leire Salaberria. "Euria ari duenean". Argitaletxea: Pamiela