Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Euskadi Literatura Sariak [2012]

GAZTELANIAZKO LITERATURA

Tangram - Atala

Irabazlea: Juan Carlos Márquez Sánchez
Izenburua: Tangram
Argitaletxea: Salto de página

18.000 euroko saria eta 4.000 euroko lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:

  • Jon Bilbao Lopategui, epaimahaiburu
  • José Fernández de la Sota, epaimahaikide
  • Juan Bas Pérez, epaimahaikide
  • Ángela Serna Rodríguez, epaimahaikide
  • Teresa Calo Fontan, epaimahaikide
  • Marta Merino, epaimahaiko idazkaria (botorik gabea)

EPAIMAHAIAK IKUSITAKO MERITUAK

Tangram berriz osatutako ispilu bat da, osotasuna eratzeko bata bestearekin ahokatzen diren pieza-kontaketen multzoa da. Eta pieza horietako bakoitzean zein osatzen den azken irudian, egilearen gaitasun narratzailea nabarmentzen da, baita umore-senerako eta ironiarako duen dohaina ere. Liburu honetako istorioek, Getxotik Islandiara, Kalabriatik Ingalaterrara emango gaituzte, eta pertsonaiek, zentzugabe bezain sinesgarriek, harritu eta hunkituko gaituzte.

Juan Carlos Márquezek oso estilo dotore erabili du, handikeriarik gabe, eta irakurlearen interesa piztuko eta amaierara arte luzatuko du, literatura jolas zoriontsu hau osatzen dituzten piezetako azkena muntatzen denera arte.


SARITUTAKOARI BURUZKO HAINBAT DATU

Juan Carlos Márquez Sánchez

Juan Carlos Márquez Sánchez (Bilbo, 1967).

Informazio Zientzietan lizentziatu zen eta El Correo egunkariaren Kazetaritzako masterra du. Lanbide horretan aritu zen zenbait komunikabidetan, baina orain dela zenbait urtetik bakarrik eskola eta tailer batzuk ematen ditu Madrilgo Idazleen Eskolan.

Ondoko kontaketa liburu hauek idatzi ditu: Norteamérica profunda (Badajozko Udala, 2008), eta Salto de Páginas-ek berriz argitaratuko du urte amaieran; Oficios (Castalia, 2008), ipuinen Tiflos saria lortu zuen, eta Llenad la Tierra (Menoscuatro, 2010), 2011ko Euskadi sarian finalista izan zen. Gainera, Tangram eleberria ere idatzi du (Salto de Página, 2011), 2012ko Sintagma saria lortu zuen eta 2012ko Euskadi saria lortuko du. Kontaketen liburu onenaren Stenil sariaren finalista izan da bitan (2008 eta 2009), baita Ribera de Dueroko Kontaketa Laburreko Nazioarteko sariaren lehen edizioaren finalista ere.

Azken urte hauetan, zenbait sariren bidez onartu diote egindako lana; besteak beste, Huelvako Udalaren José Nogales saria (2010), Rafael González Castella saria (2005) eta Juan Rulfo saria idazle berriari (2003). Halaber, bere ipuinak gaur egungo Espainiako kontaketa laburren erreferentzia diren bi antologia hauetan jaso dituzte, besteak beste: Siglo XXI (Menoscuarto. 2010) eta Pequeñas Resistencias 5 (Páginas de Espuma. 2010).


TANGRAM

Kondairaren arabera, enperadorearen zerbitzari batek zeramikazko mosaiko baliotsu bat zeraman, behaztopa egin zuen eta mosaikoa mila zatitan apurtu zen. Saiatu zen jatorrizko lauki forma osatzen, baina ezinezkoa izan zitzaion. Hala ere, beste figura liluragarri batzuk osatu ahal zituela ikusi zuen.

Horixe gertatzen da askotan narrazioaren gaitasuna dutenekin, eta horixe gertatzen da liburu hau osatzen dituzten istorioekin. Gizen morbido batek, antzerkiko izarra izandakoak, Getxoko soto batean bi unibertsitate ikasle giltzapetu ditu. Psikopata hiltzaile batek Reikiavik aukeratu du hiltzeko tenplu moduan. Gizarteratutako lapurra saiatuko da orain dela zenbait urte Londreseko inguruan lurperatutako dirua berreskuratzen. Kalabriako herri batera orain dela gutxi etorritako mafioso batek bertakoen errespetua lortu du eta estortsioa egingo die. Detektibe bat polizia-eginbeharraren eta sexu-obsesioen artean dabil. Gertaera hauekin eta orain argituko ez ditugun beste batzuekin, Juan Carlos Marquezek Trangrama osatuko du, arnasa ezin hartuz irakurriko ditugun istorio gurutzatuen thrillerra dugu. Zazpi istorio horiek bakarra dira, baina, zazpi dira. Izen bereko txinatar jokoa bezala, argitasun eta sormeneko puzzlea da eta agian zerikusia du antzinako kondaira horrekin.


ZATIA

"Piensen en un filósofo de la Grecia Clásica, Aristóteles o Sócrates, cualquiera de los dos servirá, e imagínenlo caminando por un sendero empedrado, seguido de cerca por sus alumnos; todos, profesor y pupilos, de blanco níveo y con las manos entrelazadas a la espalda; en el aire una presencia tibia de albahaca y orégano; al fondo, sobre la línea del horizonte, el crepúsculo que se deja caer sobre las columnas del Partenón. Ahora cambien aprisa el decorado; corran las columnas del Partenón y pongan chimeneas humeantes; llenen el horizonte de edificios de ladrillo rojo, grúas y esqueletos de hierro; dispongan calles, carreteras, coches, semáforos, farolas y comercios. Por último, cambien los protagonistas: en lugar de un filósofo y de sus alumnos, coloquen diez o doce filósofos, una docena de hombres que saben o creen saberlo todo sobre todo. Y ahora muévanlos de bar en bar. Pues bien, eso es exactamente una cuadrilla."


FINALISTAK

  • "Los que hemos amado". Willy Uribe. Argitaletxea: Los libros del lince
  • "Los ensimismados". Paul Viejo. Argitaletxea: Páginas de espuma
  • "La verdadera historia de Matías Bran". Isabel Alba. Argitaletxea: Montesinos
  • "El mundo de las cabezas vacías". Pedro Ugarte. Argitaletxea: Páginas de espuma