GAZTELANIAZKO SAIAKERA
Irabazlea: Daniel Innerarity Grau
Izenburua: La democracia del conocimiento
Argitaletxea: Paidos
18.000 euroko saria eta 4.000 euroko lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
- Ana Iriarte Goñi, epaimahaiburu
- Beñat Arginzoniz Cebreiro, epaimahaikide
- Francisco Soguero García, epaimahaikide
- Santos Zunzunegui Díez, epaimahaikide
- Cristina Lavía Martínez, epaimahaikide
- Marta Merino, epaimahaiko idazkaria (botorik gabea)
EPAIMAHAIAK IKUSITAKO MERITUAK
Innerarity-k modu egokian antzeman dituelako egungo sistema politikoaren beherapenaren giltzarriak eta koherentzia handiarekin hausnartu duelako horien inguruan. Baita ezagutzak gure gizarteen demokraziaren kalitatea handitzeko izan behar duen funtzioan oinarritutako proposamenak orijinaltasun handikoak direlako ere.
SARITUTAKOARI BURUZKO HAINBAT DATU
Daniel Innerarity Grau
Daniel Innerarity Filosofia politiko eta sozialeko katedraduna da, IKERBASQUEko ikerlaria da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria da (www.globernance.org). Europako eta Amerikako unibertsitate anitzetan irakasle gonbidatu izan da; orain dela gutxi Sorbona Unibertsitatean izan da (Paris). Gaur egun irakasle gonbidatua da Florentziako Europar Institutuko Robert Schuman Centre for Advanced Studies-en. Filosofian doktorea da, Alemanian (Alexender von Humboldt Fundazioko bekadun moduan), Suitzan eta Italian ikasketak osatu zituen.
Idatzi dituen liburuen artean, ondokoak nabarmendu ditzakegu: Ética de la hospitalidad (Sociedad Alpina de Filosofía elkartearen saria jaso zuen 2011n frantsesez idatzitako libururik onena zelako), La transformación de la política (Miguel de Unamuno III. Saiakera saria eta Literaturako Sari Nazionala 2003an Saiakera modalitatean), La sociedad invisible (2004an Saiakerako Espasa saria), El nuevo espacio público, El futuro y sus enemigos, La humanidad amenazada: gobernar los riesgos globales (Javier Solanarekin), La democracia del conocimiento e Internet y el futuro de la democracia.
Bere liburu gehienak Frantzian, Portugalen, Estatu Batuetan, Italian eta Kanadan itzuli dituzte.
El Correo eta El Pais egunkarietan ohiko iritzi-kolaboratzailea da, baita Claves de razón práctica aldizkarian ere. Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxak 2008ko Humanitateen, Arteen, Kulturaren eta Gizarte Zientzien saria eman zion, Espainiako Senatuak proposatuta. Academia de la Latinidad izenekoaren eta Arte eta Zientzien Europar Akademiako kide da (Salzburgon du egoitza). “La Nouvel Observateur” frantziar aldizkariak 2004an mundu luze-zabaleko 25 pentsalari bikainen zerrendan sartu zuen.
LA DEMOCRACIA DEL CONOCIMIENTO
Ezagutza, jakiteko bitarteko bat baino gehiago, bizikidetzarako tresna bat da. Gure pertzepzioak kanpoko errealitatera egokituz ustezko egia objektibo bat islatzea ez da bere funtzio nagusiena, gizakien artean denok bizitzeko eremu demokratiko bat osatzeko orduan gailurik boteretsuen bihurtzea baizik. Gure arazo kolektibo nagusienak, aurkakoa badiote ere, ez dira borondate arazoak, erabakiak hartzeko gaitasun ezaren edo moraltasun ezaren ondoriozkoak; ezagutza mailako porrotzat ere hartu beharko genituzke, edo zilegitasun demokratikoaren ikuspuntutik ezagutzaren antolaketa urrian jatorria duten arazotzat. Liburu honen arabera, ezagutzan eta horren ingurukoetan (zientziaren eta berrikuntzaren politikak, gobernuen aholkularitza politikoa, politika publikoen ebaluazioa, egungo gizarte aldaketan ulerpena eta arautzaileen ezagutza mailako eskumena), goraldi ekonomia erabakitzeaz gain, batez ere, demokraziaren kalitatea erabakiko da. Ezagutzaren politikak eta ezagutzaren bidezko politikak herritartasun demokratikoki gai bihurtu dira eta horren arabera arazo teoriko asko jartzen ditugu arriskuan baina, batez ere, gure eremu publikoaren kalitatea.
ZATIA
"Una democracia del conocimiento no está gobernada por sistemas expertos sino desde la integración de esos sistemas expertos en procedimientos de gobierno más amplios, que incluyen necesariamente decisiones en ámbitos donde la ignorancia es irreductible. Nuestras principales controversias democráticas giran precisamente en torno a qué ignorancia podemos permitirnos, cómo podemos reducirla con procedimientos de previsión o qué riesgos es oportuno asumir. Estamos ante el desafío de aprender a gestionar esas incertidumbres que nunca pueden ser completamente eliminadas y transfromarlas en riesgos calculables y en posiblidades de aprendizaje. Las sociedades contemporáneas tienen que desarrollar no sólo la competencia para solucionar problemas sino también la capacidad de reaccionar adecuadamente ante lo inesperado. No va a resultar una tarea fácil, pero en cualquier caso podríamos consolarnos considerando que somos una “sociedad del desconocimiento” no tanto porque sepamos poco como porque no sabemos lo suficiente en relación con la dimensión de las empresas que hemos decidido acometer".
FINALISTAK
Gaztelerazko saiakera modalitatean ez dugu obra finalistarik eduki.