Euskadiko Inklusiorako IV. Jardunaldia

Euskadiko Inklusiorako IV. Jardunaldia

Alfonso Gurpegui

XII. legegintzaldian, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak inklusiorako jardunaldi bat antolatu du urtero, eta pertsona guztientzako aukera berdintasuna bermatzen duten politiketan eragina duten hainbat gai jorratu ditugu jardunaldi horietan, oinarri hartuta ezagutza eta kontraste akademikoa, ikuspegi profesionala eta esku-hartzea.

2021ean egin zen lehen jardunaldia, eta, orduan, diru sarrerak bermatzeko politikei buruz jardun ginen, eta ateratako ondorioak funtsezko elementua izan ziren gerora Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legea idazteko.

2022an, bigarren jardunaldian, inklusio politikak planifikatzeko tresnak jorratu genituen, eta Inklusiorako V. Euskal Plana izan genuen ardatz

Iazko jardunaldian, lurralde dimentsioan eta inklusio politiken pertsonalizazioan sakondu genuen, kontuan hartuta politika horiek Lanbideren arreta eta eskuhartze eredu berrian gauzatzen ari direla.

Pertsona guztien inklusiorako eskubidea bermatuko duten politika publikoak ezartzeko arau esparrua eta esparru estrategikoa onartu ondoren, arlo horretako berrikuntzaren beste oinarri handi bat aztertuko dugu aurtengo jardunaldian, hau da, politika publikoen ebaluazioa, eta, zehazkiago esanda, inklusio politikena, zinez sinesten baitugu etengabeko ebaluazio horri esker eraginkorrak diren ekintzak finkatzeko eta eraginkorrak ez direnak garaiz zuzentzeko aukera izango dugula. Berriki Euskadiko enplegu eta inklusio politika publikoak ebaluatzeko organoa abian jarri ondoren, beste ebaluazio esperientzia batzuk ezagutzea komeni zen, bai eta horiek instituzionalizatzeko metodologia eta estrategia desberdinak ezagutzea ere, ebaluazioa politika publikoak hobetzeko tresna izan dadin.

Inklusiorako aurreko hiru jardunaldien ezaugarrietako bat izan da inklusio zerbitzuen eta prestazioen erabiltzaileen ahotsa entzutea. Eta oraingo honetan, inklusio politiketan parte hartzen duten eragileen ahotsa entzungo dugu, haien beharrei eta itxaropenei ere erantzungo dien ebaluazio sistema bat eraikitzeko.

Inklusiorako IV. Jardunaldia Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, ekainaren 12an, 09:00etatik 18:00etara, eta politika publikoen ebaluazioa instituzionalizatzeko erronkei buruz eztabaidatzeko aukera izango dugu bertan, baita ebaluazioan diharduten estatuko eta nazioarteko erakundeen esperientziak entzuteko aukera ere. Bigarren blokean, inklusio prozesuak neurtzeko metodologiak eta tresnak ezagutuko ditugu. Eta arratsaldeko saioan, Euskadin inklusio politika publikoak ebaluatzeko agenda bat eraikitzeko funtsezko elementuei buruz hitz egingo dugu, eta inklusio politikak ebaluatzeko zenbait esperientzia zehatz ezagutuko ditugu.

Ekitaldia inklusioaren arloko profesional, erakunde publiko eta pribatu eta arlo horretan interesa duten pertsona guztientzat da. Espero dugu jardunaldia oso interesgarria izango dela, bazterkeriaren arrakalak murrizteko politika publikoak eraikitzen jarraitzeko.

Jardunaldia zure interesekoa izango delakoan, jaso ezazu agur bero bat

Alfonso Gurpregui

Enplegu eta Gizarteratzeko Sailburuordea

Lan eta Enplegu saila

Eusko Jaurlaritza

Egitaraua

Jardunaldiaren aurkezlea: Eva Domaika.

9:00etan: Inagurazio instituzionala

  • Juan Ibarretxe Karetxe. Gizarte Ekintzako zinegotzia. Bilboko Udala.
  • Teresa Laespada Martínez. Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko saileko Foru Diputatua. BFA.
  • Javier Hurtado Domínguez. Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua.

9:30etan: Esparru-txostena. Politika publikoen ebaluazioa instituzionalizatzeko erronkak

  • Carlos Hinojosa. Lidergoa, jarraipena eta ebaluazioa. Kudeaketa Publikoaren eta Aurrekontuaren Dibisioa. ELGEko Gobernantza Publikoko Zuzendaritza.

10:30etan: Eztabaida-mahaia. Politika publikoak ebaluatzeko erakundeak

  • Moderatzailea: Antonio Igea Sesma. Besaldi, Euskadiko enplegu eta inklusio politiken Ebaluazio Organoko ordezkoa.
  • Stephen Sinclair. Pobrezia eta Desberdinkeria Eskoziar Batzordeko lehendakaria.
  • Marc Balaguer Puig. IVALUA – Politika Publikoak Ebaluatzeko Kataluniako Institutuko zuzendari exekutiboa.
  • Mª José Gómez García de Soria. Politika Publikoetarako Ebaluazio Institutuko zuzendaria.
  • Daniel Catalá Pérez. Espainiako Politika Publikoak Ebaluatzeko Elkarteko lehendakaria.

12:00etan: Atsedenaldia (coffee break)

12:30etan: Hitzaldia: Inklusio-politikak Espainian: testuingurua, joerak eta erronkak

  • José Fernández Albertos. Gobernuko presidentetzaren Kabineteko Politika Publikoen Saileko zuzendaria.

13:15ean: Eztabaida Mahaia: Inklusio prozesuak neurtzeko metodologiak, tresnak, estatistikak eta adierazleak

  • Moderatzailea: Joseba Zalakain Hernández. Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria.
  • José María Arranz Muñoz. Alcalá de Henares Unibertsitateko katedraduna. Ekonomia Departamentua.
  • Alaitz Artabe Echevarria. EHUko irakasle agregatua eta Iseak Fundazioko ikertzaile elkartua.
  • Federico Muñiz Alonso. SEPEko Estatistika eta Informazioko zuzendariorde nagusia.

14:15etan: Atsedenaldia (Lunch)

15:15etan.: 1. elkarrizketa-mahaia: agenda eraikitzea, beharrei buruzko elkarrizketa, zertarako ebaluazioa

  • Moderatzailea: Alfonso López Martínez. Koordinatzailea EAPN Euskadin.
  • Joseba Zalakain Hernández. Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria.
  • Ana Sofi Telletxea Bustinza. Bizkaiko Caritaseko analisi eta garapen arduraduna.
  • Óscar Seco Revilla. Gizarteratzeko zuzendari nagusia. Bizkaiko Foru Aldundia.

16:15etan: 2. elkarrizketa-mahaia: ebaluazio-esperientziak

  • Moderatzailea: Mabel Cenizo Benito. Arduraduna Komunikazioa, eragina eta boluntariotza Saileko Caritas Gipuzkoa.
  • Koldo Peciña Txintxurreta. Proiektu Estrategikoen zuzendaria. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Sara de la Rica Goiricelaya. ISEAK Fundazioko Zuzendaria eta Ekonomian Katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
  • Paula Salinas Peña. KSNETeko zuzendaria eta bazkide fundatzailea.
  • Antonio Igea Sesma. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko kalitate- eta ebaluazio-teknikaria.

17:15etan: Ondorioen kontaketa

  • Fernando Fantova Azcoaga. Besaldi, Euskadiko enplegu eta inklusio politiken Ebaluazio Organoko titularra.

17:45etan: Amaiera.

Carlos Hinojosa

Carlos Hinojosa

Lidergoa, jarraipena eta ebaluazioa. Kudeaketa Publikoaren eta Aurrekontuaren Dibisioa. ELGEko Gobernantza Publikoko Zuzendaritz..

Antonio Igea

Antonio Igea Sesma

Politika Publikoak Ebaluatzeko Nazioarteko Sareko (PPENS) Lehendakaria. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko kalitate- eta ebaluazio-teknikaria.

Stephen Sinclair

Stephen Sinclair

Pobrezia eta Desberdinkeria Eskoziar Batzordeko lehendakaria.

Marc Balaguer

Marc Balaguer Puig

IVALUA – Politika Publikoak Ebaluatzeko Kataluniako Institutuko zuzendari exekutiboa.

María José Gómez

María José Gómez García de Soria

Politika Publikoetarako Ebaluazio Institutuko zuzendaria.

Daniel Catalá

Daniel Catalá Pérez

Espainiako Politika Publikoak Ebaluatzeko Elkarteko lehendakaria.

José Fernández

José Fernández Albertos

Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Kabineteko Politika Publikoen Saileko zuzendari.

Joseba Zalakain

Joseba Zalakain Hernández

Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria.

José María Arranz

José María Arranz Muñoz

Alcalá de Henares Unibertsitateko katedraduna. Ekonomia Departamentua.

Alaitz Artabe

Alaitz Artabe Echevarria

EHUko irakasle agregatua eta Iseak Fundazioko ikertzaile elkartua.

Federico Muñiz

Federico Muñiz Alonso

SEPEko Estatistika eta Informazioko zuzendariorde nagusia.

Alfonso López

Alfonso López Martínez

Koordinatzailea EAPN Euskadin.

Ana Sofi Telletxea

Ana Sofi Telletxea Bustinza

Bizkaiko Caritaseko analisi eta garapen arduraduna.

Óscar Seco

Óscar Seco Revilla

Gizarteratzeko zuzendari nagusia. Bizkaiko Foru Aldundia.

Mabel Cenizo

Mabel Cenizo Benito

Caritas Gipuzkoako komunikazioren, politika eraginaren eta boluntariotzaren arloko arduraduna.

Koldo Peciña

Koldo Peciña Txintxurreta

Proiektu Estrategikoen zuzendaria. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Sara de la Rica

Sara de la Rica Goiricelaya

ISEAK Fundazioko Zuzendaria eta Ekonomian Katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.

Paula Salinas

Paula Salinas Peña

KSNETeko zuzendaria eta bazkide fundatzailea.

Fernando Fantova

Fernando Fantova Azcoaga

Besaldi, Euskadiko enplegu eta inklusio politiken Ebaluazio Organoko titularra.

2024ko ekainaren 12an izango da Bilboko Euskalduna jauregian.

Euskalduna jauregia hiriaren erdi-erdian dago, Bilboko itsasadar bete-betean, Bilboko nazioarteko aireportutik minutu gutxira, eta ezin hobeki konektatuta errepidez, trenez eta itsasoz komunikazio bide nagusiekin. Gainera, oinez ere irits daiteke hiriko hotel gehienetatik.

NOLA HELDU

Nola heldu (leiho berri batean irekitzen da)

Gertuko aparkalekuak / TAO / Bilatu zure ibilbidea oinez edo autobusez (leiho berri batean irekitzen da).


Antolakuntza-Idazkaritza:

Eventokia

e-maila: jornadadeinclusion-te@euskadi.eus
Telefonoa: 946 123 007

Euskadiko Inklusiorako IV. Jardunaldian izena eman dezakezu honako botoi honetan

Izen-ematea

2023ko edizioa

2022ko edizioa