IV. Inklusio Jardunaldia

Hizlariak

Joseba Zalakain

Joseba Zalakain

Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatua (1991), Gizarte Laneko Ikasketa Aurreratuen Diploma (IAD) du Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2004). Eguía Careaga Fundazioaren SIISen lan egiten du 1996tik, eta zentro horretako zuzendaria da 2007tik. Gizarte zerbitzuei, pobreziari, gizarte bazterketari, mendekotasunari, zahartzeari, desgaitasunari eta droga mendekotasunei buruzko hainbat ikerketatan parte hartu du, baita gizarte zerbitzuen hainbat behatokiren diseinuan ere. Plangintzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren gizarte zerbitzuen, familiaren eta etxerik gabeko pertsonen arretaren estrategiak lantzen parte hartu du, baita DSBEa erreformatzeko Batzorde Teknikoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteratze planak egiten eta ebaluatzen ere. Era berean, hainbat administraziorekin lankidetzan, gizarte zerbitzuen eremuan arretaren kalitatea ebaluatzeko sistemak abian jartzen lan egin du.