IV. Inklusio Jardunaldia

Hizlariak

Koldo Peciña

Koldo Peciña

Zibersegurtasunaren sektoreari lotutako ibilbide profesionala garatu du. Zuzenbidean lizentziatua da, eta master bat du Teknologia Berrien eta Telekomunikazioen Zuzenbidean. 20 urtetik gorako esperientzia du zibersegurtasunaren sektorean eta S21SEC, ITS Security edo PwC bezalako enpresa garrantzitsuetan, zibersegurtasunaren arloko diziplina anitzeko proiektuak eta taldeak kudeatzeko arduradun gisa, bai estatuan, bai nazioartean, eta hainbat sektorerekin lan egiten du. Azken hiru urteetan, ZIUR Fundazioko (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa) zuzendari nagusiaren kargua bete du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoetako zuzendari kargua hartu zuen 2023ko urrian.