IV. Inklusio Jardunaldia

Hizlariak

Carlos Hinojosa

Carlos Hinojosa

Politika publikoen analista eta ebaluatzailea, 15 urtetik gorako esperientzia duena. Gaur egun monitorizazioko eta politika publikoen ebaluazio arloko espezialista gisa jarduten du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko Gobernantza Publikoko Zuzendaritzan, eta lehendik ebaluatzaile kargua bete zuen ELGAko barne Ebaluazio eta Auditoretzako Zuzendaritzan. Esperientzia espezifikoa du zientzia, teknologia eta berrikuntza arloetan; sektore pribatuaren garapena; eskualdeko garapena; eta nazioarteko garapena. Tokiko, nazioetako, Europako eta nazioarteko erakunde mota askorentzako proiektuak eta ebaluazioak kudeatu ditu, hala nola Europako Inbertsio Bankuarentzat, UNESCOrentzat, Frantziako Garapen Agentziarentzat, Europako Batzordearentzat eta Garapenerako Banku Interamerikarrarentzat. Lehendik Technopolis Group taldeko bazkidea izan zen -politika publikoen ebaluazioan espezializatutako aholkularitza-; Munduko Bankuko aholkularia Berrikuntza, Teknologia eta Ekintzailetza Unitatean; eta politika arloko analista Kanadak Mexikon duen enbaxadan.