IV. Inklusio Jardunaldia

Hizlariak

Alaitz Artabe Echevarria

Alaitz Artabe Echevarria

Ekonomian lizentziaduna, Ekonomian Masterra (Master in Economics and Empirical Applications) eta Ekonomian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Gaur egun, irakasle agregatua da UPV/EHUko Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Sailean, eta ikertzaile elkartua ISEAK Fundazioan. Bere ikergai nagusia hautaketa diskretuko ereduen azterketa eta erabilera da, hezkuntzaren, osasunaren, ingurumenaren eta politikaren arloetan, baita politika publikoak ebaluatzeko metodoen erabilera ere. Eskolak eman ditu Ekonomia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Zerga Sistema eta Administrazio Publikoa eta Marketin Graduetan, baita Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Master in Empirical Applications and Policial masterrean ere. Honako ikasgai hauek eman ditu, besteak beste: Estatistika eta Ekonometria, Ekonomia Publikoa, eta Deszentralizazioa eta Sektore Publikoa.