IV. Inklusio Jardunaldia

Hizlariak

Marc Balaguer

Marc Balaguer

Ekonomialaria Pompeu Fabra Unibertsitatean (1994) eta Doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gobernu eta Politika Publikoen Institutuan (2011). 2015eko urriaz geroztik Ivaluako Zuzendari exekutiboa da. Kataluniako Generalitateko Ekonomia eta Finantzak Sailean eta Lan Sailean lan egin du, baita tokiko administrazioan ere, Bartzelonako Eskualde Metropolitanoko Industria Hitzarmeneko gerente gisa. Munduko Bankuko aholkularia izan da, eta Visiting Fellow Harvardeko Unibertsitateko Soziologia Sailean (1999-2000). Pompeu Fabra Unibertsitateko Ekonomia eta Osasuna Ikertzeko Zentroko kidea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Politika Publikoak Aztertzeko, Kudeatzeko eta Ebaluatzeko Ikerketa Taldeko kidea da.